Bi mozio onartu zituen Udalak bere azken batzarrean. Alde batetik, euskararen garapenerako lanean segitzeko ardura berretsi eta Nafarroako Gobernua euskararen inguruan egiten ari den murrizketak salatzeko mozioa aprobatu zuen.
Bestetik, berriz, «eskubide zibil eta politikoak «erabat urratuak» daudela iritzita, «erabateko gaitzespena» azaldu zuen Udalak, eta honela, Espainiako Gobernuari eta Auzitegi Nazionalari Euskal Herrian irekitako hainbat prozedura geldiarazteko eskatu zien.