114.649 euroko defizitarekin itxi du 2009a Herriko Etxeak

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 8a

Halere, orain bi urteko superabita haundiagoa izan zen


DATUA 421.569 EUROko superabitarekin joan zen 2008a. Beraz, iazko galeren gainetik daude duelako bi urteko irabaziak.

Goizuetan ere nabaritu da krisi sonatu honen eragina. Maiatzaren 22an egin zuen Udalak 2009ko kontuen itxiera eta urteetan gertatu ez dena ondorioztatu zuen: zenbakiek negatibo eman zuten 2009an. Sarrerak eta gastuak kontuan hartuz, 114.649,86 euroko defizitarekin itxi zen aurreko urtea. Eta datuak negatiboak izatearekin zerikusi zuzena du 2009an basotik zentimorik atera ez izanak. Basoa baita herriaren diru-iturri nagusia.

2008an datu baikorrak
Askoz hobeto joan zen 2008a, 421.569,39 euroko superabitarekin itxi baitzen. Beraz, nahiz eta 2009ko datuak onak ez izan, 2008ko kontuak positiboak izan ziren, eta orduko irabaziak oraingo galeren gainetik daude gainera.

Zerbitzuen murrizketa
Basotik datorren negozioa gainbeheran doalako eta Nafarroako Gobernua gero eta murrizketa gehiago egiten ari dela kontuan hartuz, egoerak hainbat mozketa egitera behartu dezake Udala. «Gerora begira antolatu beharra dago», adierazi digu Mieljoxe Lekuona alkateak, eta gaineratu digunez, «zenbait zerbitzu gutxitu beharko direla aztertzen ari da Udala».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun