Nafarroako Bertsozale Elkarteak Hezkuntza arautuan antolatzen duen bertsopaper lehiaketaren barne, Mendebaldeko bertsopaper sarien banaketa egin zen maiatzaren 26an Leitzako zineman. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailan, lehen saria Leitzako Erleta ikastetxeko Xabat Illarregirentzat izan zen eta Goizuetako Xalto eskolako Antton eta Akobek, Erletako Oier Altzelaik eta Aresoko Beñat Etxezarretak, besteak beste, aipamenak eskuratu zituzten. 5. eta 6. mailan, lehen saria Erletako Joanes Illarregirentzat izan zen. Erletako Beñat Altzelai eta Josu Sukuntzak, Xalto ikastetxeko Aitor Legarreta, Eneko eta Aimar Etxeberria eta Aresoko Maider Barandarainen lanak ere aipatuak izan ziren. DBHko 1. eta 2. mailan, lehen saria Xalto ikastetxeko Ainhoa Zabaletarentzat izan zen eta aipamenak Xaltoko Lucia Etxeberria eta Amazabaleko Beñat Urkiola eta Martxel Intsaustirentzat.