Altsasu eta Leitza aurrez aurre izanen dira Herriarteko pilota txapelketan

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 4a

Jubenil mailako partida ostiral arratsaldean jokatuko dute eta gainerakoak larunbatean

Nafarroako Herriarteko pilota txapelketan Altsasu eta Leitza aurrez aurre izanen dira asteburuan, Altsasun jokatuko diren partidetan.

Ekainaren 4an, ostiralean 17:00etan jokatuko da lehen partida, jubenil mailakoa. Xabi Jaunarena eta Jon Jaunarena anaiak Altsasuko bikotearen kontra ariko dira.

Gainerako hiru partidak larunbatean, ekainaren 5ean jokatuko dira, 17:00etan hasita. Alebinetan, Leitzako Ander Alduntzin eta Jon Lezea ariko dira Altsasuko bikotearen kontra; infantiletan, Anartz Olano eta Mikel Sagastibeltza Lasarte izanen dira Leitzako ordezkariak eta nagusietan, Iñigo Zubillaga eta Mikel Iriarte.

 

Nafarroako Kirol Jolasak

Nafarroako Kirol Jolasen barrenean, hiru partida jokatuko dituzte Aurrerako pilotariek larunbat goizeko 10:00etan hasita Leitzako Amazabal pilotalekuan. Hirugarren mailako benjaminetan, Joseba Eskudero eta Naia Eskuderok Oberenako bikotea izanen dute arerio; bigarren mailako alebinetan, Ander Alduntzin eta Beñat Altzelai Zugarraldeko bikotearen kontra ariko dira eta bigarren mailako infantiletan, Ander Eskudero eta Ander Gartziarena, Esteribarko bikotearen kontra.

Etxetik kanpo partida bakarra izanen dute leitzarrek. Hirugarren mailako infantiletan, Julen Goikoetxea eta Mikel Eraso Zugarraldeko bikotearen kontra ariko dira Burlatan larunbat goizeko 10:00etan.

 

Beste txapelketak

Hitza txapelketaren barrenean, infantil mailan, Aurrerako Ander Gartziarena eta Ander Eskudero, Larrea eta Peñaren kontra ariko dira Bidegoianen, ekainaren 4an, ostiralean 19:00etan. Kadete mailan, berriz, Anartz Olano aresoarra eta Elustondo, Mugika eta Imazen kontra ariko dira ekainaren 7an, astelehenean, 18:30ean Tolosan.

Anartz Olano berak, Artolaren kontrako partida izanen du Elgetakp txapelketan ekainaren 4an, ostiralean 20:30ean.

Añorgako txapelketan, infantiletan, Aurrerako Ander Gartziarenak eta Xabi Zubiriak partida izanen dute igande goizeko 10:00etan eta Lizarrako txapelketan, infantiletan, Aurrerako Jon Lezea eta Ander Eskudero, Zubiaurre eta Gallegoren kontra ariko dira igande goizean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun