Aurrerako pilotariek hainbat partida jokatu zituzten asteburuan

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 2a

Añorgako txapelketatik bi garaipen ekarri zituzten

Aurrerako pilotariek hainbat partida jokatu dituzte asteburu honetan ere.

Ostiral arratsaldean, Nafarroako Kirol Jolasetako partidak jokatu zituzten Leitzako Amazabal pilotalekuan. Hirugarren mailako benjaminetan, Aurrerako Joseba Eskuderok eta Naia Eskuderok 18 eta 14 irabazi zioten Club Natación Pamplonako bikoteari, baina Mattin Sukuntzak eta Mikel Zabaleta Artolak 15 eta 18 g aldu zuten Oberenakoarekin. Bigarren mailako infantiletan, Ander Eskuderok eta Ander Gartziarenak 18 eta 11 irabazi zioten Zugarraldeko bikoteari eta Xabier Zubiriak eta Lenitz Galartzak ere 18 eta 5 irabazi zioten San Migueleko bikoteari.

Etxetik kanpo jokatutako partida bakarrean, hirugarren mailako infantiletan, Julen Goikoetxeak eta Mikel Erasok 18 eta 6 irabazi zioten Oberenako bikoteari Iruñean, larunbat goizean.

 

Beste txapelketak

Nafarroako Kirol Jolasetan ez ezik, beste haibnbat txapelketetan lehian ari dira Leitzako pilotariak.

Añorgako txapelketatik bi garaipen ekarri zituzten. Kadete mailan, Aurrerako Xabi Jaunarenak eta Mikel Hernandorenak 22 eta 12 irabazi zieten Garaio eta Alduntzin-i ta alebin mailan, Jon Lezea leitzarrak eta Iker Salaberria goizuetarrak 16 eta 4 irabazi zieten Balerdi eta Arizmendiri.

Federazio arteko txapelketan, Jon Jaunarenak hutsean utzi zuen Matute.

Elgetako txapelketan, kadete mailan, Anartz Olanok 22 eta 13 urabazi zion Bereikuari eta Lizarrako txapelketan, infantil mailan, 17 eta 18 galdu zuten Mikel Sagastibeltza Lasartek eta Mikel Sagastibeltza Eguesek.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun