Futbol taldeen denboraldia azkenera ailegatzen ari da

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 28a

Beti Gazteko infantilak denboraldi bikaina osatzen ari dira. TTIPI TTAPA

Oraindik jokatzen ari diren gehienek asteburuan bukatuko dute denboraldia

Lehendik eskubaloi, saskibaloi, errugbi eta areto-futbolean ari diren taldeek bukatu zuten denboraldia. Futbolean ere, hainbat kategoriatan bukatua da sasoia, baina oraindik batzuk jokoan segitzen dute. Kasik guzientzako maiatzeko azken asteburu hau, denboraldiko azkena ere izanen da.

Bakar-bakarrik batek jokatuko du ekainean. Lesakako Beti Gazteko infantil mailako taldeak. Denboraldi bikaina osatu dute Jose Luis Altzugarai "Zikiro"k entrenatzen dituen mutikoek. Lehen fasean, beraien multzoko txapeldunak izan ziren eta txapeldunen fasea jokatu dute. Fase honetan, asteburuko partida bakarrik falta dute, baina matematikoki badakite multzo buru izanen direla. Beraz, Erribera aldeko multzoaren txapeldunaren kontra ariko dira final nagusian. Baina hori, hurrengorako utziko dugu. Bien bitartean, hauek izanen dira asteburuko partidak.

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte – Pasajes, igandean 17:30ean Mastegin.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailako igoera fasean

Doneztebe – Alsasua A, larunbatean 16:30ean Taxoaren.

Baztan – Idoya, larunbatean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Nafarroako Infantilen lehen mailan

Gazte Berriak - Beti Gazte, Antsoainen larunbatean 11:30ean.

Baztan – San Cristobal, igandean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Navarro Villoslada – Doneztebe, larunbatean 17:00etan Taxoaren.

 

Futbol-7, Nafarroako Alebinen ligan

Doneztebe – Navarro Villoslada A, larunbatean 12:00etan Donezteben.

Baztan A – Paz Ziganda B, larunbatean 10:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Mutilvera E - Baztan B, larunbatean 11:15ean Mutilban.

 

 

BAZTAN-ERREKAKO XXXI. LAXOA TXAPELKETA

Irurita C – Arraioz A, larunbatean 17:00etan.

Arraioz B – Doneztebe B, larunbatean 17:00etan.

Irurita A – Irurita B, igandean 17:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun