Leitza eta Uhartek lehia estua eskaini zuten asteazken arratsaldean Amazabal pilotalekuan, Nafarroako Herriarteko pilota txapelketari zegokion jardunaldian.. Bi herrietako bikoteek bina partida irabazi zituzten, baina leitzarrek bi tantu gehiago egin zituzten.
Alebinetan, Leitzako Ander Alduntzin eta Jon Lezeak 8 eta 18 galdu zuten Uharteko Etxeberria eta Etxegiaren kontra.
Infantiletan, Leitzako Mikel Sagastibeltza Lasartek eta Anartz Olanok 18 eta 5 irabazi zieten Uharteko Astiz eta Goñiri.
Jubeniletan, Leitzako Xabier Jaunarena eta Jon Jaunarenak 22 eta 13 irabazi zieten Uharteko Loban eta Minari.
Nagusietan, azkenik, Leitzako Iñigo Zubillaga eta Mikel Iriartek 12 eta 22 galdu zuten Uharteko Yoldi eta Landiribarren kontra. Beraz, leitzarrek 60 tantu egin zituzten eta Uhartekoek 58.
Astebururako norgehiagokak
Asteburuari begira hainbat partida izanen dituzte Aurrerako pilotariek. Nafarroako Kirol Jolasen barrenean, ostiral arratsaldeko 18:30etik aurrera jokatuko dira partidak Leitzako Amazabal pilotalekuan. Hirugarren mailako benjaminetan, Aurrerako Joseba Eskudero eta Naia Eskudero, Club Natacion Pamplonako bikotearen kontra ariko dira eta Mattin Sukuntza eta Mikel Zabaleta Artola, Oberenakoaren kontra; bigarren mailako infantiletan, Aurrerako Ander Eskudero eta Ander Gartziarena Zugarraldeko bikotearen kontra ariko dira eta Xabier Zubiria eta Lenitz Galartza San Migueleko bikotearen kontra.
Etxetik kanpoko partidetan, Iruñean larunbat goizean, bigarren mailako kadetetan, Club Natacion Pamplonako bikotearen kontra ariko dira Aurrerako Xabi Apezetxea eta Ibai Gil eta hirugarren mailako infantiletan, Oberenako bikotearen kontra Aurrerako Julen Goikoetxea eta Mikel Eraso.
Lizarran, larunbat arratsaldean, bigarren mailako kadetetan, San Migueleko bikotearen kontra ariko dira Aurrerako Xabi Eraso eta Ibai Barberena.
Añorgako txapelketan, kadete mailan, Aurrerako Xabi Jaunarena eta Mikel Hernandorena Garcia eta Alduntzinen kontra ariko dira larunbat arratsaldean eta alebin mailan, Jon Lezea leitzarra eta Iker Salaberria goizuetarra, Balerdi eta Arizmendiren kontra igande goizean.
Federazio arteko txapelketan, Jon Jaunarena leitzarra Mendozaren kontra ariko da igandean eta Elgetako txapelketan, Anartz Olanok kadete mailan eta Lizarrako txapelketan, Mikel Sagastibeltza Lasartek eta Mikel Sagastibeltza Eguesek osatutako bikoteak infantil mailan, partidak izanen dituzte igande goizean.