Aresoko lur gaineko sokatira taldeak hasi du denboraldi berria. Dagoeneko 680 kilokoen jardunaldi guztiak jokatu ditu –joan den igandean egitekoa zen azkena Bizkaian– eta orain, 640 eta 600 kilokoen txapelketak gelditzen zaizkio. 580 kilokoan ez du parte hartuko.
Aresoko taldearekin batera, lehian ari diren taldeak Goiherri A eta B (Erandio, Bizkaia); Gaztedi (Laukiz, Bizkaia); Mutriku (Gipuzkoa) eta Getxo (Bizkaia) dira.
640 kilokoen lehenbiziko jardunaldia etxean jokatuko du Aresok, larunbat honetan, maiatzak 29. Horren ondotik, bigarrena ekainaren 12an eginen da Martiartun (Bizkaia). 640 kiloko txapelketaren azken jardunaldia ekainaren 20an izanen da Aian (Gipuzkoa).
Ekainaren 27an hasiko da 600 kilokoen lehia Loiun (Bizkaia), eta bigarren saioa Amoroton jokatuko da uztailaren 3an. 600eko azken jardunaldia Erandion (Bizkaia) izanen da.