Haurrak birziklapena nola egin eta zerekin egin behar den kontzientziatzeko asmoz, arratsalde-pasa antolatu zuen herrian Guraso Elkarteak. Hainbat hondakin bildu zituzten eta ondoren plazan guztiak bildu eta bereizi zituzten: gai organikoak, plastikoak eta beirak. Ondoren bakoitza birziklatuz, zer egin daitekeen erakutsi zieten.