Herriko jendeari elkarrizketak egingo zaizkio ahozko tradizioa biltzeko asmoarekin. Euskarabideak eta Udalak hamar elkarrizketa adostu dituzte eta maiatzaren 12an egin zuten aurkezpena. Azalpenak Gaizka Aranguren eta Abel Labritek eman zituzten.
Ikerketa honen helburua Aresoko euskararen ezaugarriak eta XX. mendean bizimodua nolakoa zen jakitea da. Hau guztia eginda, ondare hau herrian gordea geldituko da hurrengo belaunaldiendako, Herriko Etxean kopia bat geldituko baita.