Merkatariak logo bila

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 25a

Kaxkabeltza merkatari, tailer eta tabernarien elkarteak logoa aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Ekainaren 15a baino lehen Maimur eta Astiz liburu-dendetan aurkeztu beharko dira marrazkiak, A4 formatuan, atzekaldean izen-abizenak jarrita. Gaia librea izanen da, baina elkartearen izena eta izana kontuan hartu beharko dira. Irabazleak buruz-buruko pilota finalerako bi sarrera eskuratuko ditu eta parte-hartzaile guztien artean MP4 bat zozketatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun