Bertso saio haundia antolatu du IKAk larunbat honetarako

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 25a

Ekainaren 5ean Musun bordaren aldeko kantu jaialdi ederra eginen da

Ez dago aspertzeko astirik. Aste Kulturala ekitaldiz gainezka doalako, eta ekainaren 12ra arte izanen delako non gozatua. Dena den, guztien artean, badira nabarmentzeko ekitaldi batzuk: IKAren festa eta Musun baserriaren aldeko kantu jaialdia, adibidez.

IKA-ren festa
20 urte bete ditu aurten IKA euskaltegiak eta urteurren hori ospatzeko, festa eguna antolatu du larunbat honetarako, hilak 29.
14:00etan kantu bazkaria eginen da Karrapen, eta ondotik, Muxikoak eta Ingurutxoa. Baina ekitaldi aipagarriena 19:00etan hasiko den bertso saioa izanen da. Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Jon Maia, Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi ariko dira kiroldegian.
Aurretik 10 eurotan eros daitezke txartelak eta egun berean, 12 eurotan. Leitzan, euskaltegian, Torrean, Maimurren eta Astizen daude; Goizuetan, Urrutinean; Basaburuan Aizarotzeko ostatuan eta Betelun Herriko Ostatuan.
Musun baserriaren alde kantuan
Ekainaren 5ean, Musun baserriaren alde Euskal Herria Kantuz jaialdia eginen da plazan. Puntako abeslariak gonbidatu dituzte 18:00etan hasiko den emanaldira: Pantxoa eta Peio, Erramun Martikorena, Patxi Saiz, Thierry Biskary, Jaione Olazabal eta Jon Gurrutxaga, Mahai inguruko taldea, Jeiki abesbatza eta Aurrerako dantzariak.
Sarrerak 15 eurotan toki hauetan eros daitezke: Leitzan, Maimur eta Astiz liburu-dendetan; Donezteben, Ameztia tabernan; Elizondon, Kortarixar sagardotegian, Tolosan Bilintxen; Lekunberrin Ainhoa tabernan, Lakuntzan, Lagun artea tabernan eta Iruñan, Karrikiri elkartean.

Beste ekitaldiak
Horiez gain, Aste Kulturalaren barne, ekitaldi hauek izanen dira:

MAIATZAK 27, OSTEGUNA
• 20:00etan zineman: Ama Dablam-09 espedizioari buruz hitzaldia, Mendibil Mendi Taldeak antolatuta, Juan Maritorena, Asier Eseberri, Amaia Agirre eta Iñigo Loiolaren eskutik.
MAIATZAK 28, OSTIRALA
• 17:00etan plazan: haurrentzako jolasak.
• 20:30ean Iraganari begira, etorkizuna irabazteko Euskal Memoria fundazioaren aurkezpena Aurreran, Joxean Agirreren eskutik.
• 23:00etan Peritzan, Okasientes taldearen kontzertua.

MAIATZAK 29, LARUNBATA
• 09:00etan plazan, Iruso aldeko trikuharriak ikusteko mendi ateraldia, Mendibil taldeak antolatuta. Irusora autoz. 
• 00:00etan Atekabeltzen, Gazte Asanbladak antolatuta kontzertuak: Errugabe, Sutan eta Fiemo.

MAIATZAK 30, IGANDEA

• 09:00etan gaiteroak.
• 11:00etan plazan, XXXII. artisau azoka.

MAIATZAK 31, astelehena
• 19:00etan liburutegian: Teknologia berriak gizartean Patxi Gaztelumendiren hitzaldia.

EKAINAK 1, ASTEARTEA

• 20:00etan Aurreran: Euskaldunak Ameriketan, Josu Iztuetaren hitzaldia.
EKAINAK 2, ASTEAZKENA
• 20:00etan Aurreran, 1512: Nafarroaren konkista dokumentala eta solasaldia. Hizlaria Angel Rekalde izanen da.

EKAINAK 3, OSTEGUNA
• 20:00etan Aurreran: Anuntxi Arana euskal mitologiarei buruz.

EKAINAK 4, OSTIRALA
• 20:00etan Aurreran, pagoen mugarraketaren zergatia eta historia, Trepalarien eskutik.
• 00:00etan Torrean: Makulu ken-en kontzertua eta DJ-a.

EKAINAK 6, IGANDEA
• 19:00etan elizan, organo emanaldia.

EKAINAK 11, OSTIRALA
• 20:00etan Sagarra eta sagastia Jakoba Errekondoren hitzaldia Aurreran.

EKAINAK 12, LARUNBATA
• 19:00etan plazan II. Sagardo Eguna. Xehetasunak hurrengo alean.

TXARTELAK
Leitzan, bertso saiorako sarrerak  Euskaltegian, Torrean eta Maimurren eros daitezke; eta kantu jaialdirako, Maimur eta Astizen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun