Bi urtetik behin egiten duen bezala, Xorroxin Irratia eskolan izan zen lehengo astean eta eskolako guztiei irratsaioak egiteko aukera eman zien. Aste batez iraun zuen irratiak eta egun bakoitzean 50 minutu inguruko saioa egin zuten, egun bakoitzeko talde batek. Talde bakoitzak informazio eta hainbat berri prestatu zituen eta eskolako ikaslerik zaharrenek, DBHkoek, teknikari lana egin zuten.