Aurreko alean iragarri bezala, Iskibi kanpinak mendi bizikleta ibilaldia antolatu du larunbaterako, maiatzak 29. Bi ibilbide izanen dira aukeran: motza, 20 kilometrokoa eta 500 metroko desnibela duena, eta luzea, 32 kilometrokoa eta 1.000 metroko desnibela duena.
Izen-ematea egunean bertan, 09:00etatik aurrera egiten ahal izanen da, edo campingiskibi@gmail.comera idatzita. Bost euro ordainduta 10:00etan abiatuko dira kanpinetik.
Bertso barrikotea
Aurten seigarren aldiz, bertso barrikotea eginen da kanpinean ekainaren 4an. 21:00etan hasiko da eta Sebastian Lizaso eta Iñaki Murua izanen dira gonbidatuak. Sagardotegiko menua izanen da, eta txartelak Iskibin eta Amaia kafetegian eskura daitezke (24 euro).