Sormena landuz eta eskuei eginaraziz, aski gauza politak egin daitezke. Horixe bera erakutsi izan digute urteetan herriko emakumeek, ikasturte osoan egindako eskulanak erakusgai jarritakoan. Aurten ere, ikastaroan egindako obra guztiak ekainaren 5-6ko asteburuan jarriko dituzte ikusgai Ganbaran, goiz-arratsaldez.