TKE ligaren aurkezpenean kantatuko du Umore Ona Abesbatzak

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 25a

TKEren ereserkian parte hartu du herriko koruak

Hitzordu garrantzitsua egin du Umore Ona Abesbatzak ekainaren 11rako. Non eta Donostiako Kursaalean kantatuko baitu, TKE Traineru Kluben Elkarteak denboraldi berria aurkeztuko duen egunean. TKEk egin berri duen ereserkiaren grabaketan parte hartu du Umore Onak, eta horregatik abestuko du Donostian.
Ereserkia horretako musikaren egilea Imanol Kamio hernaniarra izan da, Umore Ona Abesbatzarekin harreman haundia duen musikaria, hain zuzen. Eta berak gonbidatuta parte hartu dute ereserkiaren grabaketan, Hernaniko Ozenki eta Kantuz abesbatzekin batera. Maiatzaren 11n grabatu zuten Hernanin ereserkia hori, eta arraun denboraldia aukezterakoan ere, hiru koruek kantatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun