Igande honetan, maiatzaren 23an, hasiko da Leitzako XXXIII. Kultur Aroa eta denetarik izanen da ekainaren 6ra arte.
MAIATZAK 23, IGANDEA
• 12:00etan errolan-harriaren ondoan: herriko kirolariei omenaldia. Kirol saioa izanen da Udalak antolatuta.
MAIATZAK 24, ASTELEHENA
• 20:00etan Aurreran: “El escándalo monumental” liburuaren aurkezpena.
MAIATZAK 25, ASTEARTEA
• 20:00etan Aurreran: David Anauten lan sarituaren aurkezpena: “Argiak eta itzalak euskararen lurraldean. Euskararen etxean, gazigozo”.
MAIATZAK 26, ASTEAZKENA
• 20:00etan zineman: Ximeneiak langileen mugimenduari buruzko dokumentala ikusgai, Goizeder Urtasunek egina.
MAIATZAK 27, OSTEGUNA
• 20:00etan zineman: “Ama Dablam-09 espedizioa”, Juan Maritorenaren eskutik.
MAIATZAK 28, OSTIRALA
• 17:00etan plazan: haurrentzako jolasak.
• 20:00etan elkarretaratzea. Ondotik “Iraganari begira, etorkizuna irabazteko” Euskal Memoria fundazioaren aurkezpena Aurrera elkartean, Joxean Agirre idazlearen eskutik.
• 23:00etan Peritzan, rock kontzertua Okasientes taldearekin.
MAIATZAK 29, LARUNBATA
• 08:00etan plazatik abiatuta, mendi ateraldia, Mendibil taldeak antolatuta. Leitzalarreko trikuharriak ezagutzeko aukera izanen da.
• IKA euskaltegiaren 20. Urteurrena ospatzeko ere zenbait ekitaldi izanen dira. 20 urte bete ditu aurten IKA euskaltegiak euskara ikasi eta hobetu nahi dutenei bidea errazten. Eta urteurren hori modu berezian ospatzeko asmoz, besta eguna antolatu dute. Eguerdian, 14:00etan kantu bazkaria eginen da Udaletxeko Karrapen. Eta ondotik, Muxikoak eta Ingurutxoa dantzatuko dituzte. Eguneko ekitaldi aipagarriena, halere, 19:00etan hasiko den bertso saioa da. Euskal Herriko bertsolaririk onenetarikoak gonbidatu baitituzte kiroldegira: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Jon Maia, Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi. 2009ko Txapelketa Nagusiko finalistak dira zortzitik zazpi. Aurretik erosiz gero, txartelak merkeago egonen dira: 10 eurotan. Egunean bertan, berriz, 12 eurotan. Leitzan, euskaltegian, Torrean, Maimurren eta Astizen daude salgai; Goizuetan Urrutinean; Basaburuan Aizarotzeko ostatuan eta Betelun Herriko Ostatuan.
• 00:00etan Atekabeltzen, Gazte Asanbladak antolatutako kontzertuak.
MAIATZAK 30, IGANDEA
• 11:00etan plazan, XXXII. artisau azoka.
MAIATZAK 31, ASTELEHENA
• 19:00etan liburutegian: “Internet eta sare sozialak gazteen eskutan” hitzaldia eskainiko du Patxi Gaztelumendik.
EKAINAK 1, ASTEARTEA
• 20:00etan Aurreran: Iztueta: euskaldunak Ameriketan.
EKAINAK 2, ASTEAZKENA
• 20:00etan Aurreran, 1512: Nafarroaren konkista dokumentala eta solasaldia. Hizlaria Angel Rekalde izanen da.
EKAINAK 3, OSTEGUNA
• 20:00etan Aurreran: Anuntxi Arana euskal mitologiarei buruz: jentilak, orantzaroa...
EKAINAK 4, OSTIRALA
• 20:00etan Aurreran, pagoen mugarraketaren zergatia eta historia, Trepalarien eskutik.
• 00:00etan Torrean: rock kontzertua eta DJ bat.
EKAINAK 5, LARUNBATA
• 18:00etan plazan: Euskal Herria kantari, Musunbordaren alde festa.
EKAINAK 6, IGANDEA
• 12:00etan elizan, organo emanaldia.
• 19:00etan zineman: dantza garaikidea: sabel dantza...
Ekitaldi hauez gain, ekainaren 11n Jakoba Errekondoren hitzaldia izanen da eta biharamunean sagardo eguna ere izanen dira.