Nafarroako Herriarteko pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute Leitzak eta Uharte Arakilek maiatzaren 21ean, ostiralean, 19:00etatik aurrera Uharte Arakilgo pilotalekuan. Leitzako ordezkariak hauk izanen dia: Ander Alduntzin eta Jon Lezea alebinetan; Anartz Olano eta Mikel Sagastibeltza Lasarte infantiletan; Jon Jaunarena eta Xabi Jaunarena jubeniletan eta Iñigo Zubillaga eta Mikel Iriarte nagusietan.
Beste txapelketak
Partida horiek baino lehenago, maiatzaren 20an, ostegunean 20:00etan, Elgetako txapelketako partida jokatuko du Jon Jaunarenak Peñasen kontra.
Lizarrako txapelketan, larunbat arratsaldean, alebin mailan ariko dira Aurrerako Jon Lezea eta Ander Eskudero, Mariezkurrena eta Saldiasen kontra.
Herrerako txapelketan, kadete mailako partida izanen dute igande goizean Xabi Jaunarenak eta Mikel Hernandorenak eta Añorgako txapelketan, alebinetan partida izanen dute Aurrerako Jon Lezeak eta Errekako Salaberria goizuetarrak.
Nafarroako Kirol Jolasak
Nafarroako Kirol Jolasetan, larunbat goizean lau partida jokatuko dituzte Aurrerako pilotariek Leitzako Amazabal pilotalekuan. Hirugarren mailako alebinetan, Aurrerako Joanes Illarregik eta Beñat Billabonak Zugarraldeko bikotea izanen dute arerio; hirugarren mailako infantiletan, Julen Goikoetxea eta Mikel Eraso Zugarraldeko bikotearen kontra ariko dira; bigarren mailako kadetetan, Mikel Onsalok eta Ibai Gilek Cantolaguako bikotearen kontra jokatuko dute eta Xabi Erasok eta Ibai Barberenak Esteribarko bikotearen kontra.
Etxetik kanpoko partidei dagokienez, larunbat goizean Zizur Nagusian Ander Alduntzin eta Beñat Altzelai Ardoi taldeko bikotearen kontra ariko dira bigarren mailako alebinetan; Iruñean, Oberenako bikotearen kontra ariko dira Joseba Eskudero eta Naia Eskudero hirugarren mailako benjaminetan eta igande goizean Irurtzunen, Bi Aizpeko bikotearen kontra ariko dira Ander Eskudero eta Ander Gartziarena, bigarren mailako infantiletan.