Louajari eta Melero nagusi Leitzako 32. krosean

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 13a

Utzitako argazkiak

Abdelfetah Louajari marokoarrak hirugarrenez eta Maitane Melero iruñarrak irabazi dute Aurrera Kirol Elkarteak 32. aldiz antolatutako Leitzako Herri Krosa. Apirilaren 24an egin zen, eta eguraldia lagun inoizko jendetsuena izan zen: maila guztietan 220 parte-hartzaile atera ziren. Gizonezkoetan, irabazleak 31 minutu eta 41 segundo baino ez zituen behar izan 10 ki­lo­me­troko itzulia osa­tze­ko; emakumezkoetan, be­rriz, bost kilome­tro­ko zirkuitua osatzeko 19 minu­tu eta 4 segundo Melerok. Parte-hartzaileen artean, leitzar dezente atera zen. Seniorretan eta bete­ranoetan, adibidez, helmugaratu ziren 47 emakumezkoetatik 24 leitzarrak izan ziren, eta gizo­netan, 137tik ia 70. Seniorretan, Fernando Iratzoki eta Garbiñe Hernandorena izan ziren herriko lehenak. 36:28ko denbora egin zuen Iratzokik eta 22:37koa Hernando­renak. Beteranoetan, be­rriz, Ane Egizabal izan zen lehen leitza­rra (22:34) eta Mikel Altadill gizonetan (38:10). Benjaminetan Xabat Illarregi eta Miren Ga­rro izan ziren lehen herritarrak; alebinetan Joanes Illarregi eta Leire Erbiti; infantiletan Iñigo Zabaleta eta Amaia Ezkurdia; kadeteetan, Ane Intxausti eta Iñaki Zabaleta. Eta junior mailan, Julen Sagastibeltza­ izan zen mutiletan lehen lei­tza­rra. Ez zen neskarik aurkeztu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun