Cederna-Garalur elkarteak enpresa kudeaketa tailerrak antolatu ditu Leitzako liburutegian, enpresa kudeaketa hobetu nahi duten enpresa txiki, ertain eta autonomoentzat. Lehenbiziko tailerra maiatzaren 11n eta 13an egitekoa zen, Nire enpresak ematen al dit mozkinik?: Enpresako kostuen kudeaketa izenburupean. Hilaren 18an eta 20an, goizez, Fakturen eta kobrantzen kudeaketa ikastaroa eginen da. Enpresa txiki, ertain eta autonomoei ez ezik, emaitzak hobetu nahi duten Nafarroako Mendialdeko dendei zuzenduak dauden beste bi tailer ere eginen dira. Ekainaren 8an eta 10ean, goizez, Errentagarria da nire enpresa: nola ulertu balantze bat ikastaroa emanen da eta ekainaren 15 eta 17an, arratsaldez, Merkatuko kostuen kudeaketa tailerra. Izen-ematea 948 625 122ra deituz (10:00-14:00).