Beste urte batez, bi langile kontratatuko ditu Udalak uda aldera, lau hilabetez hainbat lanetan aritzeko.
Langabezian egotea derrigorrezkoa izango da eta aurten gainera froga txiki bat ere pasa beharko dute interesatuek. Ezinbestekoa izango da euskaraz jakitea, eta horrez gain, kontuan hartuko da zer motatako familia kargak dituzten, eta zenbat denbora daramaten langabezian.