Udaletxeko goiko solairua gazteentzako egokitu nahi Udalak

Juana Mari SAIZAR 2010eko maiatzaren 13a

Dirua biltzeko Nafarroako Kutxan aurkeztu du proiektua

Udaletxeko goiko solairua gazteen topagune izateko tokia egokitu nahian dabil Udala, eta horretarako Nafa­rroako Kutxaren Zuk aukeratu, Zuk erabaki kanpainan aurkeztu du proiek­tua. Bildutako dirua altzariak, mahaiak, aulkiak, armairuak, en­tzuteko tresnak, musika aparatuak eta abar erosteko izango litzateke. Beraz, denon borondatea eta laguntza eskertuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun