Ez euriak eta ez eguraldi txarrak ere, ez zuten Natur Bideen Eguna behar bezala ospatzea galarazi. Eguraldi txarra zetorrela eta, ibilbideen irteera eta helmuga puntuak geltokitik herriko plazara lekualdatu zituzten, baina gainerakoan oso ongi joan zen. Ehun lagunetik gora apuntatu ziren ibilbideetan parte-hartzera eta horrez gain, beste batzuek ere egin zituzten ibilbideak.