Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea lelopean, larunbat honetan Iruñean eginen den manifestaziora joateko autobusa antolatu du Kax-Kax euskara taldeak. Iruñeko ekitaldia 18:00etan hasiko da eta autobusa 17:00etan abiatuko da herritik. Izena emateko azken eguna asteazken hau, hilak 12, zen eta Maimur, Astitz, Torrea eta Gaztañagan egin behar zen.