Igande honetan zortzi, maiatzaren 23an, hasiko da XXXIII. Kultur Aroa eta denetarik izanen da ekainaren 6ra arte. Halere, aldi honetan, hilaren 31 bitarteko ekitaldiak aipatuko ditugu, eta gainerakoak hurrengoan emanen ditugu.
Maiatzak 23, igandea
• 12:00etan errolan-harriaren ondoan: herriko kirolariei omenaldia. Kirol saioa izanen da Udalak antolatuta.
MAIATZAK 24, ASTELEHENA
• 20:00etan Aurreran: El escándalo monumental liburuaren aurkezpena.
MAIATZAK 25, ASTEARTEA
• 20:00etan Aurreran: David Anauten lan sarituaren aurkezpena: Argiak eta itzalak euskararen lurraldean. Euskararen etxean, gazi-gozo.
MAIATZAK 26, ASTEAZKENA
• 20:00etan zineman: Ximeneiak langileen mugimenduari buruzko dokumentala ikusgai, Goizeder Urtasunek egina.
MAIATZAK 27, OSTEGUNA
• 20:00etan zineman: Ama Dablam-09 espedizioa, Juan Maritorenaren eskutik.
MAIATZAK 28, OSTIRALA
• 17:00etan plazan: haurrentzako jolasak.
• 20:00etan elkarretaratzea. Ondotik Iraganari begira, etorkizuna irabazteko Euskal Memoria fundazioaren aurkezpena Aurrera elkartean, Joxean Agirre idazlearen eskutik.
• 23:00etan Peritzan, rock kontzertua Okasientes taldearekin.
MAIATZAK 29, LARUNBATA
• 08:00etan plazatik abiatuta, mendi ateraldia, Mendibil taldeak antolatuta. Leitzalarreko trikuharriak ezagutzeko aukera izanen da.
• IKA euskaltegiaren 20. urteurrena.
• 00:00etan Atekabeltzen, Gazte Asanbladak antolatutako kontzertuak.
MAIATZAK 30, IGANDEA
• 11:00etan plazan, XXXII. artisau azoka.
MAIATZAK 31, astelehena
• 19:00etan liburutegian: Internet eta sare sozialak gazteen eskutan hitzaldia, Patxi Gaztelumendiren hitzaldia.