Hiru mutiko hauek berriz erakutsi dute ederki moldatzen direla pilotan. Irurtzungo Txapelketan, benjaminetan, Aitor Aizkorbe eta Antton Apezetxea tantu bakarragatik gelditu ziren txapelik gabe, 17-18 galdu baitzuten Oberenakoen kontra. Baina alebinetan, Jon Lezea leitzarrarekin, Iker Salaberriak irabazi egin zuen.