Euriak ere ez zituen galdu nahi izan Txino auzoko jaiak

Utzitako argazkiak 2010eko maiatzaren 13a

Argazkia eta Testua: Alaitz ESKUDERO Utzitako argazkiak

Ostiralean, bertsolariek eman zioten Txinoko jaietako egitarauari hasiera, eta ondorengo mus-txapelke­ta ederki joan zen. Iban eta Ape egin ziren sari nagusiaren jabe. Larun­batean, euriak ere ez zituen galdu nahi izan zazpiga­rren edizioa zuten Gazte Asanbladak antolatutako festak. Dena den, Manuel eta Joxe­fi­nak bota­ta­ko txupinazoaren ondoren, eguraldiagatik eguerdira bitarteko ekitaldiak auzotik kanpora egin ziren. Eskoletako frontoia bete-bete egin zen herri kirol apostua eta dan­tza emanaldiarekin, baita Goiko frontoia ere! 270 bazkaltiar inguru bildu baitziren. Arratsaldean, zerua lehortu bezain pronto, jendea Txino auzoan elkartu zen Laket taldearekin dan­tza egiteko. Aipagarria, Zubi-Ondo tabernan Axier­ren partida ikustera elkartu zen jendetza eta sortu zen giro beroa. Nahiz eta emaitza gustukoa ez izan, ez zen oztopo izan jaiarekin segitzeko, eta gauean, ska, punk eta reggae doinuek eman zioten amaiera egitarauari. Halere, jaia igande goize­ra arte luzatu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun