Leitzako Oialde Txoko elkarteko 30 gaztetxoek Senda Viva parke naturalean igaro zuten igandean eguna bi begirale lagun zituztela denboraldia agurtzeko. Goizean goiz autobusa hartu zuten Leitzatik eta Erriberarantz abiatu ziren egun zoragarri bat pasatzeko asmoz. Eguraldia gorabeheratsua izan zen arren, jolas parkean zeuden hainbat tresna eta denborapasetan ibili ziren, besteak beste Boshleigh mendi errusiarra edo "Caida libre"-a, non bertatik Bardeak ikusten ziren. Parkean jende gutxi zegoenez, behin baino gehiagotan errepikatzeko aukera izan zuten gaztetxoek. Bestalde, animali basatiak bertatik bertara ikusi ahal izan zituzten. Arratsaldean, parkeko sarreran opariren bat edo beste erosi ondoren, autobusera itzuli ziren Leitzako bidea hartuz. Gaztetxoek oso gustura igaro zuten eguna, berriro ere itzultzeko gogoak azpimarratuaz. Eta horrenbestez, bukatutzat eman zuten Leitzako gazte bilgunearen denboraldia.