Natur Bideen Eguna igandean ospatuko da Leitzan

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 30a

Plazaolako Natur Bideaz gozatzeko modua izanen dute igandean Leitzan. TTIPI TTAPA

Goizez hainbat ekitaldi antolatu ditu Leitzako Udalak

Plazaolaz gozatzeko aukera izanen da igande honetan, maiatzak 2, Udalaren ekimenez, Leitzan eginen den Natur Bideen Egunean. Horren harira, hainbat ekitaldi antolatu dira, tartean, zen­bait ibilbide.

09:30ean izenak eman ondotik, 10:00etan Leitzalarreko ibilbidea hasiko da, ausartenei zuzendua; 10:30ean Plazaolako ibilbidea abiatuko da; eta 11:00etan sagardotegiraino joanen dena, hau haurrentzat.

12:00etan luntxa izanen da estazioan eta 12:30ean pailazoak eta  musika. Bertako produktuen zozketa bat ere eginen da.

Eguraldi ona egiten badu, ekitaldiak estazioan izanen dira; aldiz, txarrarekin, plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun