Cederna-Garalur erakundeak enpresa kudeaketa tailerrak antolatu ditu Leitzako liburutegian, Nafarroako Mendialdean kokatuta dauden, eta enpresa kudeakeata hobetu nahi duten edozein sektoretako Enpresa Txiki eta Ertainentzat eta autonomoentzat bideratua.
Lehenbiziko tailerra maiatzaren 11 eta 13an eginen da, 09:00etatik 12:00etara eta “Nire enpresak ematen al dit mozkinik?: Enpresako kostuen kudeaketa” izenburua izanen du. Erabakirik egokienak hartzeko norbere enpresaren kostuak nola kalkulatu eta interpretatuko da eta tresna informatikoei buruzko informazioa ere emanen da.
Maiatzaren 18an eta 20an, 09:00etatik 12:00etara “Fakturen eta kobrantzen kudeaketa” ikastaroa eginen da eta bertan, behar den finantziazioa nola kalkulatu eta nola ezagutu bankuarekiko negozioazioaeraginkorragoa izateko bitartekorik egokienak azalduko da.
Arestian aipatutako Enpresa Txiki eta Ertainei eta Autonomoei ez ezik, beren emaitzak hobetu nahi duten Nafarroako Mendialdeko dendei zuzenduak dauden beste bi tailer ere eginen dira ekainean Leitzako liburutegian.
Ekainaren 8 eta 10ean, 09:00etatik 12:00etara, “Errentagarria da nire enpresa: nola ulertu balantze bat” ikastaroa emanen da eta ekainaren 15 eta 17an, 15:00etatik 17:00etara, “Merkatuko kostuen kudeaketa” tailerra emanen da, norbere dendaren kostuak eta negozioaren emaitzak hobetze aldera marjinak nola kalkulatu ikasteko.
Tailer hauentzako informazioa eta izen ematea Cederna Garalur Elkartearen Zerbitzu Zentroan egin behar da, 948 625 122 telefonora deituz 10:00etatik 14:00etara (Begoña Iparragirre).