Euskal Herriko nesken pala txapelketa irabazi du Iera Agirre leitzarrak

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 28a

Iera Agirre eskuinean eta Maider Otegire ezkerrean, Euskal Herriko nesken pala txapelketa irabazi ondotik. TTIPI TTAPA

Larunbatean jokatu zuen finala Oiartzunen Maider Otegirekin batera

Iera Agirre leitzarrak eta Maider Otegik irabazi dute helduen kategorian Euskal Herriko nesken pala txapelketa, apirilaren 24ean Oiartzunen jokatutako finalean 25 eta 6 gailendu baizitzaizkien Dolo eta Maiteri. Egun berean, arratsaldez, Iruritako emakumeen paleta goma txapelketako partida irabazi zuen Iera Agirrek Saioa Aristorenarekin batera, 30 eta 17 Asun eta Mirentxuri. Beraz, asteburu bikaina izan zen Leitzako pilotariarentzat.

 

Nafarroako Kirol Jolasak

Esku pilotan, Nafarroako Kirol Jolasetako partidak jokatu ziren ostiral arratsaldean Amazabal pilotalekuan. Hirugarren mailako benjaminetan, Aurrerako Mattin Sukuntzak eta Mikel Zabaleta Artolak 18 eta 8 irabazi zioten Zugarraldeko bikoteari; hirugarren mailako alebinetan, Aurrerako Joanes Illarregik eta Beñat Billabonak 9 eta 18 galdu zuten Ardoiko bikotearekin eta bigarren mailako infantiletan, Aurrerako Xabier Zubiriak eta Lenitz Galartzak18 eta 14 irabazi zioten Beti Onak taldeko bikoteari.

Etxetik kanpo jokatutako partidetan, Iruñean, hirugarren mailako infantiletan Aurrerako Julen Goikoetxeak eta Mikel Erasok 18 eta 10 irabazi zioten Mendillorriko bikoteari eta bigarren mailako infantiletan, Ander Eskuderok eta Iñaki Saralegik ere 18 eta 12 irabazi zioten Mendillorriko bikoteari. Bigarren mailako alebinetan, aldiz, Ander Alduntzin eta Beñat Altzelaik 7 eta 18 galdu zuten Oberenako bikotearekin. Zubirin ere, bigarren mailako kadetetan, 17 eta 22 galdu zuten Xabi Erasok eta Ibai Barberenak Esteribarko bikotearekin.

 

Beste txapelketak

Antiguoko txapelketan, 22 urtez azpiko kategorian, Jon Jaunarena leitzarrak 22 eta 14 irabazi zion Quinari.

Irurtzungo txapelketan, garaipenak lortu zituzten Aurrerako Anartz Olanok eta Tolosak kadetetan eta Jon Lezea leitzarrak eta Salaberria goizuetarrak alebinetman. Aurrerako Ander Gartziarenak eta Lenitz Galartzak infantiletan eta Joxerra Aldaregiak eta Mikel Hernandorenak kadetetan, aldiz, galdu egin zuten.

Elgetako txapelketan ere, kadete mailan garaipenak lortu zituzten Xabi Jaunarenak eta Anartz Olanok igandean.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun