Dantzari txikiak hemendik hara dabiltza azken boladan. Goizuetan, esaterako, olinpiadetan aritu ziren dantzan, eta handik zortzi egunetara, Goierri (Gipuzkoa) aldera joan ziren, Legorretara, hain zuzen, eta berriro ere gonbidatuta. Eta noski, gurasoak ere eurekin dabiltza, laguntzaile, baina egunpasak elkarrekin eginez.