Apirilaren 11n jokatu zen Pake Tokiko 31. mus txapelketa, eta Mikel eta Jose Manuel Olazabal aita-semeek irabazi zuten. Azpitxapeldunak, berriz, Migel Zabaleta eta Migel Mari Begiristain izan ziren. Guztira bederatzi bikotek parte hartu dute txapelketan eta apirilaren 11n lau hoberenak aritu zire lehian. Ondoren, afari eder batekin sariak eta txapelak banatu ziren.