Etxebizitza beharrak aztertuko ditu Udalak

Juana Mari SAIZAR 2010eko apirilaren 26a

Etxebizitza babestuak egiteko ideia planteatua du

Herritarren artean kezka gehien sortzen duten gaiak landu zituzten joan de apirilaren 22an, Udalak deituta Hogeikoarekin egindako bileran.
Etxebizitzak egiteko asmoa berriro planteatu zen, eta non kokatuko liratekeen. Esan zenez, promotora batek egingo lituzke, baina orain zein behar dauden ikusi behar da, zenbatek behar duten.  Pisuak izango lirateke, batzuk babes ofizialekoak, eta beharbada, errentan ere emango litzateke bat edo beste. Guztia eskaeraren arabera erabakiko da, baina kostua 26 milioikoa izango omen da.
Bestalde, bi depuradora egingo direla ere aipatu zen: bat errebuelta parean eta bestea industrialdean. Biak ere enpresa pribatu batek egingo ditu eta mantenimenduaz ere bera arduratuko da, aurten eta hurrengo urtean
Abeltzaintzako pista zolaberritzeaz ere mintzatu zen, eta lan hauek  Gorritz enpresak hartu ditu bere gain.
Zalantzan dagoen gaia frontioarena da. Ahaleginak egin dira, baina badirudi ez dagoela dirulaguntzarik. Eta hori gabe irtenbide zaila ikusten zaio oraingoz.
Zaborra arazoa izugarria dela ere nabarmendu zen, –lau puntu beharrean bost jarri dira, bilketarako–. Ondo bereizi beharra dago, zaborra gaizki bereiziz gero, gehiago ordaindu beharko baita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun