Aralar Musika Eskolak urtero antolatzen duen Satur Eleta Musika Lehiaketatik bost sari herritarrentzat izan dira. Bakarlarien artean, 10-12 urtekoen mailan, Leire Erbitirentzat izan zen lehenengo saria, pianoarekin; kategoria berean, bigarren saria Beñat Altzelairentzat izan zen, saxofoiarekin. 13-15 urtekoetan, lehen saria Mikel Sagastibeltzak lortu zuen, gitarra elektrikoarekin. 16 urtetik gorakoetan, Lorea Zabaleta txistulariarentzat izan zen bigarren saria. Bikoteetan, bestalde, 8-11 urtekoetan, bigarren saria Patxi Claudio eta Leire Erbitirentzat izan zen, zeharkako xirula eta pianoarekin.