Eskolen arteko topaketa

Esteban AROTZENA 2010eko apirilaren 26a

Utzitako argazkiak

Goizueta, Leitza eta Aresoko eskoletako haur eta gurasoak bildu ziren apirilaren 17an, Eskolen Arteko XI. Topaketaren harira. Goizean, tailerrak, eta jolasak egiten ibili ziren plazan eta ondoren, Leitzako eta Aresoko dantzari txikiek beraien saioa eskaini zuten. Bazkalondoan, berriz, eskola bakoitzaren emanaldiak etorri ziren: bertsoak, antzerkiak, dantza, kantua... Ez zen deusen faltarik izan Ganbaran. Eguraldiak ere asko lagundu zuen eta ezin hobeki pasatu zuten bildutakoek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun