Leitzako Donmartinborda inguruan zezen batek 43 urteko J.L.A.A. leitzarra zauritu zuen larunbate arratsaldean. Leitzarra Nafarroako Ospitalera helikopteroz eraman behar izan zuten.
Gertaera 18:30ak aldera gertatu zen eta Leitzako medikua eta ATSa bertaratu ziren Donmartinbordara. Zaurien larritasuna ikusiz, Nafarroako Gobernuaren helikopteroa eskatu zuten. Izan ere, bularraldeko kolpeaz gain, hankan urratua zuen leitzarrak. Medikuen lehen balorazioaren arabera, zaurituaren egoera larria da.