Leitzako Aurrerako pilotariek partida ugari izanen dituzte asteburuan, ostiral arratsaldetik hasita.
Nafarroako Kirol Jolasetako hiru partida jokatuko dira Leitzako Amazabalen, ostiralean 19:00etan hasita. Hirugarren mailako benjaminetan, Aurrerako Mattin Sukuntza eta Mikel Zabaleta Artola, Zugarraldeko bikotearen kontra ariko dira; hirugarren mailako alebinetan, Joanes Illarregi eta Beñat Billabona Ardoiko bikotearen kontra eta bigarren mailako infantiletan, Xabier Zubiria eta Lenitz Galartza, Beti Onak taldeko bikotearen kontra.
Etxetik kanpo ere hainbat partida izanen diruzte leitzarrek. Larunbat goizean, Iruñeko Aranzadin Mendillorriko bikoteen kontra jokatuko dute Aurrerako Julen Goikoetxeak eta Mikel Erasok hirugarren mailako infantiletan eta Ander Eskuderok eta Ander Gartziarenak bigarren mailako infantiletan.
Zubirin, Esteribarko bikotearen kontra ariko dira Aurrerako Xabi Eraso eta Ibai Barberena bigarren mailako kadetetan, eta kategoria berean Zangozan ariko dira Mikel Onsalo eta Ibai Gil Cantolaguako bikotearen kontra.
Beste txapelketak
Antiguoko txapelketan, 22 urtez azpiko kategorian, Jon Jaunarena leitzarra Quinaren kontra ariko da ostiral arratsaldean.
Irurtzungo txapelketan partidak izanen dituzte larunbat goizean Aurrerako Joxerra Aldaregiak eta Mikel Hernandorenak osatutako bikoteak kadete mailan eta Ander Gartziarenak eta Lenitz Galartzak infantiletan. Gainera, alebinetan, Jon Lezea leitzarra eta Salaberria goizuetarra ariko dira eta kadetetan, Anartz Olano aresoarra Tolosarekin batera.
Elgetako txapelketan, kadete mailan partida izanen du Xabi Jaunarenak larunbat arratsaldean eta Anartz Olanok igande goizean.
Herrerako txapelketan, azkenik, kadete mailan bikotea osatuko dute Xabi Jaunarenak eta Mikel Hernandorenak igande goizean jokatuko den partidan.
Iruritako emakumeen paleta goma txapelketan, Aurrerako Iera Agirre eta Saioa Aristorena, Asun eta Mirentxuren kontra ariko dira larunbat arratsaldean.