Nafarroako Kirol Jolasen barrenean zenbait partida jokatu zituzten Aurrerako pilotariek larunbat goizean Leitzako Amazabal pilotalekuan.
Hirugarren mailako benjaminetan, Joseba Eskudero eta Naia Eskuderok 18 eta 9 irabazi zioten Zugarraldeko bikoteari; bigarren mailako alebinetan, Ander Alduntzin eta Beñat Altzelaik 7 eta 18 galdu zuten Larraungo bikotearekin; bigarren mailako infantiletan, Ander Eskuderok eta Ander Gartziarenak 18 eta 11 galdu zuten Beti Onak taldeko bikotearekin eta bigarren mailako kadetetan, Mikel Onsalok eta Ibai Gilek hutsean utzi zuten Aranpilotako bikotea.
Etxetik kanpo jokatutako partidetan, larunbatean, Iruñeko Aranzadin, bigarren mailako kadetetan, 18 eta 12 irabazi zioten Xabi Erasok eta Ibai Barberenak Mendilloriko bikoteari eta Zizurren, bigarren mailako infantiletan, Xabier Zubiriak eta Lenitz Galartzak 18 eta 10 irabazi ziotem Ardoiko bikoteari. Igande goizean, hirugarren mailako benjaminetan, Mattin Sukuntzak eta Mikel Zabaleta Artolak 18 eta 8 irabazi zioten Errekako bikoteari eta Lekunberrin, hirugarren mailako alebinetan, Joanes Illarregik eta Beñat Billabonak 9 eta 18 galdu zuten Larraungo bikotearekin.
Beste txapelketak
Federazio arteko txapelketan, larunbat arratsaldean Labriten jokatutako senior mailako buruz buruko partidan, Jon Jaunarenak 12 eta 18 galdu zuen Errioxako Mendozarekin.
Irurtzungo txapelketan, kadete mailan garaipenak lortu zituzten Aurrerako Anartz Olanok Tolosarekin bikote eginez (18-7) eta Joxerra Aldaregia eta Mikel Hernandorenak (18-9).
Añorgako txapelketan ere, infantil mailan 18 eta 9 irabazi zuten Aurrerako Ander Gartziarenak eta Xabi Zubiriak