Nafarroako Kirol Jolasetako hainbat partida jokatuko dituzte asteburu honetan ere Aurrerako pilotariek.
Leitzako Amazabal pilotalekuan, larunbatean 10:00etan hasiko dira partidak. Hirugarren mailako benjaminetan, Aurrerako Joseba Eskudero eta Naia Eskudero, Zugarraldeko bikotearen kontra ariko dira; bigarren mailako alebinetan, Ander Alduntzin eta Beñat Altzelai Larraungo bikotearen kontra; hirugarren mailako infantiletan, Julen Goikoetxea eta Mikel Eraso, Aranpilotako bikotearen kontra; bigarren mailako infantiletan, Ander Eskudero eta Ander Gartziarena, Beti Onak taldeko bikotearen kontra eta bigarren mailako kadetetan, Mikel Onsalo eta Ibai Gil, Aranpilotako bikotearen kontra.
Etxetik kanpo ere ariko dira Aurrerako pilotari gaztetxoak.
Larunbat goizean, Iruñeko Aranzadin, ibgarren mailako kadetetan, Xabi Eraso eta Ibai Barberena Mendillorriko bikotearen kontra ariko dira; Zizurren, bigarren mailako infantiletan Xabier Zubiria eta Lenitz Galartza Ardoiko bikotearen kontra ariko dira; igande goizean, Donezteben Errekako bikotearen kontra ariko dira Aurrerako Mattin Sukuntza eta Mikel Zabaleta Artola, hirugarren mailako benjaminetan. Lekunberrin, hirugarren mailako alebinetan, Larraungo bikotearen kontra ariko dira Aurrerako Joanes Illarregi eta Beñat Billabona.
Beste txapelketak
GRAVN txapelketaren barrenean, Jon Jaunarenak Nafarroa ordezkatuko du jubenil mailan eta Arabako ordezkariaren kontra ariko da.
Irurtzungo txapelketan, larunbat goizean, kadete mailan, Anartz Olano aresoarra eta Tolosa ariko dira lehenik, eta Joxerra Aldaregia eta Mikel Hernandorena ondotik.
Añorgako txapelketan, infantil mailako partida jokatuko dute Ander Gartziarena eta Xabi Zubiriak, infantil mailan.