Leitzaldeko eskolen festa larunbatean ospatuko da Goizuetan

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 15a

Orain bi urte Goizuetako dantzariak izan ziren Areson. Aurten Areso eta Leitzako dantzariak Goizuetan izanen dira. Utzitako argazkiak

Leitza, Areso eta Goizuetako haur eta gurasoek hartuko dute parte egun osoko ekitaldietan

Leitza, Areso eta Goizuetako haur, guraso eta eskolek urteroko festa antolatu dute larunbaterako. Hitzordua Goizuetan izanen da eta antolatzaileek jende ugari inguratzea espero dute hamaikagarren edizio honetan.

Festa eguna 11:30ean hasiko da haurrentzako antolatuko diren tailer eta jolasekin eta ondotik, 13:30ak aldera, bi herrietako gonbidatuek, hau da, Leitzako eta Aresoko dan-tzari txikiek, kalejira eginen dute Goizuetako plazan.

Hori bukatuta, parte hartzaile guztientzako herri bazkaria eskainiko dute Goizuetako eskolan eta otorduaren ondoren, eskoletako umeen ekitaldiak prestatuko dituzte Udaletxeko ganbaran.

17:00etatik 17:45era berriz, txokolatea banatuko dute bertaratzen direnen artean eta festa egun haundia bukatzeko, 18:30ak arte, trikitilariak ibiliko dira kalez kale giroa jartzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun