Unai Onsalok eta Anartz Olanok beste txapel bana jantzi dute

Juana Mari SAIZAR 2010eko apirilaren 13a

Onsalok Bergaran eta Olanok Zizurren lortu dituzte garaipenak

Tolosaldeko Aurrera- Saiazko pilotariak azken aldian emaitza oso onak ari dira lortzen eta horietako bat Unai Onsalo aresoarrak lortu duen txapela izan da. Soraluzeko Torneoan parte hartu du eta Bergaran jokatu zen finalean, 22-18 irabazi zion Yoldi pilotariari. Finala oso parekatua izan zen eta asko borrokatu behar izan zuen txapela janzteko.
Anartz Olano ere txapela jantzita iritsi da etxera, Zizur Nagusiko lau t’erdiko txapelketan irabazle atera baitzen berriro. Orain beste bi torneotan parte hartzen ari da, Tolosan eta Elgetakoan eta oraingoz dena irabazi du. Adituek diotenez, oso garapen ona izaten ari da, eta beraz, jarrai dezala horrela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun