36 urte eginen ditu kantuan aurten Jeiki Abesbatzak, baina ez dago geldirik egoteko. Joan den martxoaren 27an, esaterako, Iruñean kontzertu benefikoa eskaini zuen Sinfonietta Academica orkestrarekin batera.
Baina herrian ere eskainiko du emanaldia eta hori prestatzen ari da orain burubelarri.
Apirilaren 25ean, igandea, Sinfonietta Academica orkestra etorriko da Leitzara eta, besteak beste, Haendelen obra batzuk –Antifonas– eta Schuberten meza izanen dira entzungai. 12:00etan hasiko da emanaldia Elizan.
Astean bitan elkartzen da 50 laguneko taldea eta urte batzuez nahiko hilda egon bazen ere, azken lau urteotan indartzen ari da Jeiki abesbatza.