Hondakinen zerbitzu berria

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 13a

Leitza eta beste bost herritako hondakinak kudeatuko dituen Mendialdea Mankomunitatea hilaren 19an hasiko da lanean eta Xabier Zabalo alkatea izanen da lehendakaria. Zerbitzu berriarekin, ohiko zaborraz gain, beira, papera, kartoia, plastikozko enbaseak eta hondakin bereziak birziklatzeko aukera izanen da. Baina aldi berean, tasak igoko dira. Udaletxen herritarrentzako bulegoa zabaldu dute eta Amaia Sagastibeltza herritarra hor egonen da astelehenetik ostiralera, asteartetan izan ezik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun