Elkartasuna adierazteko eguna

ttipi-ttapa 2010ko api. 13a, 12:37
Utzitako argazkiak

Euskal presoak gogoan, Elkartasun Eguna ospatu zuten Gaztetxean martxoaren 27an. Egunari hasiera bazkariarekin eman zioten eta Gaztetxean bertan 65 lagun elkartu ziren. Bazkaria herriko bertsolariek girotua izan zen eta nahiko abestu ostean, kalejiran atera eta herriko kaleak zeharkatu zituzten. Festari jarraipena, gauerdian izan zen kontzertuarekin eman zioten, Vendetta eta Memo taldeen kontzertuekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun