Zizur Nagusiko Pilota Txapelketatik beste bi txapel etorri dira herrira. Finalak martxoaren 27an jokatu ziren eta 1999 urtekoen artean, Iker Salaberriak 16-4 irabazi zion Alberdi azpeitiarrari. 2000koetan, berriz, Antton Apezetxeak 16-5 irabazi zion Oberenako Matari. Gainera, Salaberriak Frontoi Ttikiko promesa onenaren saria jaso zuen. Bejondaiela!