Gazte konprometituak

Esteban AROTZENA 2010ko api. 13a, 12:29
Utzitako argazkiak

Gure gazteek herriarekiko duten konpromisoa harrigarria da. Lehengo astean, beraiek eta eskola-umeak oporretan zeudela aproxtuz, ttikienei zuzendutako jokoak, berenduak eta zine emanaldiak antolatu zituzten. Hurrengo ostiralerako, berriz, apirilak 23, Mingain zorrotz gaua izeneko festa-lehiaketa prestatu dute. Ilunabarreko triki-poteoak irekiko du egitaraua. Gero, afari-luntxa izanen da Gaztetxean, eta ondoren, ETBko Mihiluze programan oinarritutako lehiaketa jokatuko da afaltiarren artean. Ideia, lana eta finantziazio guztia Gaztetxearena da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun