Larunbateko bi hitzorduak garaipenarekin bete zituen Iera Agirre palista leitzarrak

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 13a

Aurrerako gainerako pilotariek ere asteburu ona izan dute orokorrean

Leitzako Aurrerako pilotariek asteburuan lortutako emaitzetan, Iera Agirrek paleta gomaz larunbatean lortutako bi garaipenak azpimarratu behar dira. Goizean Oiartzunen jokatu zuen, Euskal Herriko nesken paleta goma txapelketako partida eta Maider Otegirekin batera 25 eta 11 irabazi zien Redondo eta Errastiri. Arratsaldean, erriz, Iruritako txapelketako partida jokatu zuen Saioa Aristorenarekin batera eta 30 eta 13 irabazi zieten Guru eta Begoñari.

 

Esku pilotan ere, orokorrean emaitza onak lortu dituzte Aurrerakoek. GRAVN txapelketan, jubenil mailan Nafarroa ordezkatuz aritu ziren Jon Jaunarena leitzarra eta Etxamendi larunbat goizean Altsasun eta 22 eta 11 irabazi zieten Bizkaiako Legorburu eta Galarzari.

Irurtzungo txapelketa, infantil eta alebin mailan garaipena lortu zuten Aurrerako Ander Gartziarenak eta Lenitz Galartzak eta Salaberria eta Lezeak, baina benjamin mailan galdu egin zuten Koldo Hernandorenak eta Goikoetxeak.

Lizarrako txapelketan, infantil mailan, Aurrerako Mikel Sagastibeltza Eguesek eta Mikel Sagastibeltza Lasartek 18 eta 9 irabazi zieten San Migueleko Lander eta Izarrari eta Herrerako txapelketan, kadete mailan, Aurrerako Anartz Olanok eta Tolosak 22 eta 18 irabazi zieten Sarasti eta Imaz-i.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun