Leitzako Aurrera elkarteko pilotariek hainbat partida izanen dituzte asteburu honetan.
GRAVN txapelketan, larunbat goizeko 10:00etan Altsasun ariko da Jon Jaunarena Bizkaiako ordezkariaren kontra, jubenil mailako buruz burukoan.
Irurtzungo txapelketan hiru partida izanen dituzte leitzarrek, goizeko 09:30ean hasita. Benjamin mailan Txoperena eta Goikoetxea ariko dira, alebin mailan Salaberria eta Lezea, eta infantiletan Ander Gartziarena eta Lenitz Galartza.
Zaramagako txapelketan, kadete mailan, Anartz Olano eta Mikel Hernandorena ariko dira larunbat arratsaldean eta Lizarrako txapelketan, infantil mailan, Mikel Sagastibeltza Egues eta Mikel Sagastibeltza Lasarte.
Herrerako txapelketan, kadete mailan, Olano eta Tolosa ariko dira igande goizean.
Mutilak eskuz ez ezik, neskak paletaz ere ariko dira asteburuan.
Oiartzungo Euskal Herriko nesken pala txapelketan, larunbat goizean Oiartzunen ariko dira Aurrerako Iera Agirre eta Maider Otegi, Redondo eta Errastiren kontra. Iera Agirrek larunbat arratsaldean ere partida izanen du, Iruritako emakumeen paleta goma txapelketan. Saioa Aristorenarekin batera, Guru eta Begoñaren kontra ariko da.