Berria Txapelketako finalaren atarian gelditu da Leitzako Aurrera

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 29a

Aurrera (Leitza) eta Aurrera-Saizko (Tolosaldea) pilotariak ageri dira argazkian –Esain falta da–, talde bakoitzeko ordezkari banarekin. Utzitako argazkiak

Aurrera-Saiazen kontra hirutik bi partida galdu dituzte

Finalaurrekoetan esan diote agur Leitzako Aurrerako pilotariek Berria Txapelketari. Martxoaren 19an jokatu zituzten Tolosako Beotibar pilotalekuan Tolosaldeko Aurrera-Saiaz taldearen aurkako partida erabakiorrak, eta hirutik bi galdu zituzten.
Kadeteetan, Aurrerako Anartz Olano eta Mikel Hernandorenak 22-7 irabazi zieten Labaka-Elustondo Gipuzkoako bikoteari; jubeniletan, berriz, Urbieta-Zinkunegi gipuzkoarrek 22-7 irabazi zieten Xabi eta Jon Jaunarena Leitzako anaiei. Seniorretan ere, garaipena Tolosaldera joan zen: Renobales eta Galarraga bikoteak, 22-15 irabazi zieten Aurrerako Iñaki Esain eta Mikel Iriarteri.
Hernani eta Markinako taldeak menean hartuta ailegatu ziren finalaurrekoetara Leitzako pilotariak. Aurrera-Saiaz, ordea, ezin izan dute garaitu. Finalaren atarian gelditu dira, baina lan txukuna egin dute eta hori ere azpimarratzekoa da.
Galdakaoko Adiskide eta Aurrera Saiazen artean erabakitzekoa zen aurtengo txapela joan den asteburuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun